ERANSKINAK

1. ERANSKINA - EiTBko ZUZENDARI NAGUSIAK

Josu Zubiaur 1982
Josu Zubiaur Algortan jaio zen. Bilbon ingeniaritza ikasi ondoren, irakasle aritu zen bertan. Apurka-apurka hainbat enpresatan lanean hasi zen harik eta Garaikoetxea lehendakariak Lakuako antolaketa-lanetan sartzea eskaini zion arte. Gizarte Komunikabideetarako sailburuorde izendatu zuten eta 1983ko urtarrila baino lehen euskal telebista martxan jartzeko zeregina eman zioten. Hainbat zeregin izan zituen, besteak beste, EiTBren egoitza eraikitzea eta lanean hasteko prest izatea eta profesionalen lehen taldea osatzea. RTVEren laguntzeko ezezkoa jaso ondoren, lankidetzarako akordio bat sinatu zuen Studio Hamburg enpresarekin, hornikuntzan lagundu eta profesionalak hezteko. BBCren eta beste aukera batzuen ereduari jarraitu beharrean enpresa ertainen funtzionamenduan oinarritu zen. Egoitza, Iurretan eraikitzearen aldeko hautua egin zuen, Miramonen eraikitzearen aurka azalduz. Azkenean Bizkaian kokatu zuten egoitza eta eraikitze lanak gertutik jarraitu zituen. Behin EiTB martxan jarrita Zubiaurrek egitasmoa utzi zuen eta Andoni Areizagak hartu zuen ETBren lehen emisioa urtea amaitu baino lehen burutzeko erronka.

Andoni Areizaga 1982-1985
Iurretako egoitza oraindik ere eraikitze lanetan zegoenez, Lakuako bulego batetk hasi zen EiTB zuzentzen. Luis Iriondo, Alberto Aranberri Amatiño, Martin Ibarbia, Iñaki Beobide, Manu Aranburu, Eugenio Iriondo, Enrique Jimenez eta beste hainbat profesionalekin batera aritu zen lanean. Horren azkar, telebista estudio normalizatu bat izatea ezinezkoa izango zela ikusi eta unitate mugikor bat ekartzea erabaki zuten.
1983an egin ziren EiTBren lehenengo aurrekontuak. Luis Iriondo jarri zuen Euskal Telebistako buru eta Ignazio Arregi Eusko Irratian. Kokapenaren inguruko borrokak indarrean jarraitzen zuen eta Areizagak zuzendaritza hartu zuenean bi egoitza (Albistegiak Iurretan eta produkzio zentroa Miramonen) eraikitzeko ideia gorpuzten hasi zen. Hamburg Studio-ko kideek begi onez ikusten zuten Miramoneko egoitzaren eraikitzea. Amatiño Euskal Telebistako zuzendari zela graba deia egin zen eta ondorioz Areizaga eta bere taldea ez ziren oso egoera onean geratu. Garaikoetxea lehendakariaren gainbeherarekin batera amaitu zen Areizagaren agintaldia.

Jose Maria Gorordo 1985-1987
Jose Maria Gorordok Deustuko Unibertsitatean Enpresa Zuzendaritza ikasi zuen. EiTBko administrazio kontseiluko kidea zen eta Deia egunkaria argitaratzen zuen Iparragirre SA editorialean lanean ibilia zen. EiTB indartu eta sustatzea zuen helburu Gorordok eta harturiko neurrien artean ETB, TVE-ren programazioaren arabera programatzea izan zen. Nora Abasolo eta Julian Perez Delgado izan zituen bidelagun. EiTB antolatzeko eredua aldatzea erabaki zuen horrela ospea eta audientzia altuak lortu ahal izateko. ETB 2, gaztelerazko katea sortzea erabaki zuen. EiTBren historia aztertu dugunean ikusi dugun moduan, lan hau ezkutuan egin zuten eta kritika eta iritzi kontrajarriak sortu zituen euskal gizartean. Gorordo eta Lakuaren arteko harremanak okertuz joan ziren. Gorordoren EiTBko egonaldia beste helburu politiko batzuk lortzeko tranpolina izan zen, Bilboko alkatetza artu zuen ondoren.

jose_maria_gorordo.jpg

Josu Ortuondo 1987-1991
1987an izendatu zuten Josu Ortuondo EiTBko zuzendari nagusi. Gorordoren zabalkunde aldiaren ondoren, euskal irrati telebistaren helburuak finkatu beharra zegoen. Ikus-entzuleei eduki bakarra, bi hizkuntzetan ematearen ale agertu zen. Iurretako eta Miramoneko telebista-estudioak berritu ziren. Radio Euskadi eta Radio Vitoriarenak ere aldatu ziren. Lankidetza hitzarmen bat sinatu zen Silvio Berlusconi italiarrarekin. ETB-k milioi bat ikus-entzule lortu zituen. 1990ean Euskadi Gaztea sortu zen. FORTA, Erkidegoetako Irrati eta Telebista Erakundeen Federazioa sortzearen bultzatzaileetako bat izan zen. Kirol emanaldi garrantzitsuak erosi zituzten denen artean. Bilboko alkate eta Europako parlamentari ere izan zen beranduago.
Josu_Ortuondo.jpg
Iñaki Zarraoa 1991-1999
Industria ingeniaritza ikasketak burutu ondoren, Lakuako Irakaskuntza Ertaineko zuzendari izendatu zuten. 1987an kultura sailburuorde izendatu zuten eta 1991ko martxoan hartu zuen EiTBren zuzendaritza, Ardanza lehendakari zela. Lehen aipatu dugun bezala, 1990ko hamarkadan agertu ziren lehenengo telebista kate pribatuak. Ekonomikoki ez zen oso aldi oparoa izan eta Euskal Irrati Telebistan ere igarri zen hau. Agintean egon zen urteetan aurrekontuak ez ziren handitu eta baliabide gutxirekin moldatu behar izan zuen. Euskarari garrantzia handia eman zion. Galeuska taldea sortu zuen, Katalunia eta Galiziarekin batera. Ekoiztetxe sare bat ere lotu nahi izan zuen. Getxoko alkate izateko utzi zuen kargua.

iñaki_zarraoa.jpg


Andoni Ortuzar 1999-2008
1999ko uztailean izendatu zuten Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusi.. Plan estrategiko batekin eta Kontratu-programa batekin eman zion hasiera bere zuzendaritza ibilbideari. Orutuzarrek EiTBren Iurretako egoitza Bilbora eramateko asmoa zeukan, 2007an eman zen lekualdaketa hori. Telebista analogikoaren itzalaldia 2010erako ezarrita zegoenez EiTBk lekualdaketa hori aprobetxatu zuen ekipamendu digital berriekin hornitzeko Bilboko egoitza berria (Digibat planaren barruan). 2001ean Gasteizeko egoitza digitalizatu zuen eta Miramongo estudioak ere zaharberritu ziren. EiTBNET ere Ortuzar zuzendari zela sortu zen, 2004. urtean. 2008ko urtarrilean EiTBren zuzendaritza utzi zuen eta EAJ-ko Bizkai Buru Batzar (BBB) kargua hartu. EiTBren kudeaketa sistemak sari ugari jaso ditu azken urteetan: ‘Zilarrezko Q-a’ (2004), ‘Kalitatearen Sari Iberoamerikarra’ (2006), ‘Urrezko Q-a’ (2007).

andoni_ortuzar.jpg

Bingen Zupiria 2008-2009 (Jarduneko zuzendaria)
Hernaniar honek Filosofia eta Letra ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean. 22 urterekin hasi zen ETBn lanean albistegi zerbitzuetako kazetari eta editore lanetan. 1989 eta 1999 bitartean Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza saileko Prentsa eta Komunikazio zuzendaria zian zen. 1999an Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusi izendatu zutenean sartu zen Euskal Telebistako zuzendaritza taldean. Zupiriaren zuzendaritzapean Enpresa Bikaintasunaren Sari Europarra irabazi zuen Euskal Irrati Telebistak 2009. urtean.

bingen_zupiria.jpg

Alberto Surio 2009-2009ko ekainaren 18an hartu zuen EiTBren zuzendaritza Alberto Surio kazetariak, Eusko Legebiltzarraren babesarekin. EAJ-rekin loturarik ez duen lehenengo zuzendari nagusia da Surio (PSE-EE). Surio eta bere lantaldeak EiTB-ko albistegien ildo editoriala errotik aldatu zuen eta EiTBko ikus-entzuleen interes orokorrekin bat egiten ez duenez, inoizko audientzia emaitza kaskarrenak lortu dituzte bai irratiek bai telebista kateek. Zentsura salaketak ere izan dira aro honetan. Eusko Jaurlaritzarekin batera eskatutako bi txostenek polemika eragin dute, bertan hainbat neurri proposatzen direlako EiTBren etorkizunari begira, besteak beste, hainbat langile kaleratu eta egungo egitura errotik aldatzea. Tableronde SLNE enpresak eginikoan Miramoneko produkzio egoitza ixtea proposatzen zen. Azkenean erdibideko erabaki bat hartu dute eta 120 langile kaleratuko dituzte, baina ez dute Miramoneko egoitza itxiko, Gasteizko 2011ko urriaren 3an EiTBren Kontrol Komisioaren aurrean azaldu zuen moduan. Orain artean erabili den Kontratu-Programa ere bertan behera geratuko da.

surio.jpg
2. ERANSKINA: EiTBren helbideak
Bilbo
Basurtuko kaputxinoak, 2
48013 Bilbao
T. 94 656 30 00
F. 94 656 30 95

Donostia
Miramon pasealekua, 172
20014 Donostia
T. 943 01 16 00
F. 943 01 19 95

Gasteiz
Domingo Martinez de
Aragon kalea, 5-7 behea
01006 Gasteiz
T. 945 01 25 00
F. 945 01 26 95

Iruña
Tomás Caballero kalea, 2
31005 Iruña
T. 948 01 22 00
F. 948 15 34 85

Baiona
Donzac kalea, 1
64102 Baiona
T. 00 33 559 59 84 83
F. 00 33 559 59 51 39


Madril
Bocangel kalea, 26
28001 Madril
T. 91 432 69 05
F. 94 576 71 83

Brusela
Archimede kalea, 17- 9.A
1000 Brusela
T. 00322 285 43 40
F. 00322 285 43 41


3. ERANSKINA: Logotipoak

logotipoak_eitb.png