8. Hausnarketak

Wikiek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz atal hau pixkanaka pixkanaka zuen laguntzarekin hobetu eta sakontzea gustatuko litzaiguke, ahalik eta irtenbide onenak lortze aldera.

Audientzia datuak aztertzerakoan, beherakada orokor honi arrazoi bakar bat ematea zaila bada ere, orokorrean telebistagintza aldatu egin dela esan beharra dago. Telebistaren digitalizazioarekin batera kanalak ugaritu egin dira eta horrek audientzien fragementazioa ekarri du berarekin. EiTBren kasuan –ETBrenean bereziki- fidelizazioaren desplazamentu bat ere eman da. Arrazoi politikoak medio, EITBren ikus-entzuleek ez dute beraien burua eskaintzen zaionarekin identifikatuta ikusten. Ikus-entzuleek espero eta desio dutena ez dute EiTBren kateetan topatzen. Horren ondorioz, lotura eta erreferentzialtasuna galdu egin da apur bat. Aldaketa nabarmen horren funtsa albistegien ildo-editoriala litzateke. Aldaketa horren baitan bi faktore ezberdin daude alde batetik aldaketa sinbolikoak (eguraldiaren mapa, Euskal Herria terminoa, Euskadi) eta beste alde batetik albiste gehienak Espainia edo Euskal Autonomia Erkidegoari begierakoak direla, Euskal Herri osoko albiste kopurua gutxituz. Horri gainera, euskara eta euskal kultura EiTBren agenda informatibotik desagertzea gehitu behar zaio. Politikaren presentzia gutxitu egin da orokorrean eta Gobernuaren ekintzetara mugatu. Jedeak EiTBko albistegietan aurkitzen ez dituen erreferentzialtasun politiko bila, horren identifikatuta sentitzen ez den kateetara jotzen du. EiTBk kate horiek eskaintzen dituzten informatiboak kopiatu nahi izan ditu ikuspegi lokalago batetik. Publikoak lehen EiTBn bilatzen zuen ‘berezitasun’ hori ez aurkitzerakoan beste kateetara jo du.
EiTBk argi izan behar du zerbitzu publiko bat dela eta gertutasunetik, interesa piztuko duten eduki pluralak sortu behar ditu. Dependentzia politikoa alde batera utzi eta gizartearen tresna bihurtu behar du, sortu zeneko helburuei jarraiki: euskara eta euskal kultura sustatuz.