7. MARKA IDENTITATEA

Marka identitatea aztertzerako orduan elementu ukigarriak zein elementu ukiezinak kontuan hartu behar dira.
7.1. ELEMENTU UKIGARRIAK
7.1.1. Logotipoa eta tipografia
EiTBren gaur egungo logotipoa bilakaera prozesu baten emaitza da. EiTBren marka grafikoa hainbat elementutaz baliatzen da, EiTBren logo zaharra osatzen zuen txantxangorriaren irudi estilizatua, markaz oroitzeko elementu original bezala aurkezten dute, jendeak EiTB txoriarekin erlazionatzen baitu. Gaur egunean ordea, txantxangorriaren errepresentazioa nahiko abstraktua da, nahiz eta jendeak zer den jakiten jarraitu. Anekdota figuratibotik EiTB-ren marka irudiaren modernizatze horretan abstrakziorantzako bidea hartu du txoriak. Marka irudia aldatu zenean baina, ez zen txantxangorria guztiz desagerrarazi nahi izan.
Screen_shot_2011-11-02_at_11.43.55_PM.png

irudia 8 EiTBren logotipoaren bilakaera
ETBren lehenengo emisioa martxan jartzeko presa handia bazen, logotipo baten beharra ere presazko kontua zen. Bere sortzailea Kike Gómez de Segura izan zen. Logo zaharra oraingoa baino konplexuagoa zen (Txantxangorriak hainbat esanahi zituen beretzat: begikotasuna, dinamismoa, proiekturako tamaina egokia, kolorea, urtaro berriaren iragale izatea...) baina ulertzeko errazagoa zen. Berria, sinpleagoa da baina ez da horren argia, txoria identifikatzea ez da lehen bezain erraza (txantxangorria denik ere ezin da bereiztu, aurrekoak ez bezala, ez daukalako papar gorririk). Baina letrak ordea argiago daude, lehen irudien siluetak ziren eta orain letra hutsak dira ezkerreko txoriaren irudia barne.
Letra tipografia Gill Sans da. Aurreko logoan hobeto ikusten bazen ere, gaur egun letrak borobildu egin dituzte eta zailagoa da tipografia hori dela bereiztea. Enpresaren idatzizko komunikatuetan ere gehienbat Gill Sans letra tipoa erabiltzen dute, nahiz eta beste letra batzuk ere erabiltzen dituzten tarteka: Times New Roman, Verdana, Arial... (azken aldian Gill Sans letra tipoaren erabilera murriztuz joan da). Gauza guztietarako letra tipo berbera erabiltzeak jendeak marka errazago identifikatzea ekar dezake. 2006 urtera bitartean BBC kateak letra tipo berbera zerabilen gauza guztietarako gaur egun ordea beste letra tipo batzuk ere erabiltzen ditu. EiTBk ere beste letra mota batzuk erabiltzen ditu.
7.1.2. Kolore korporatiboak
Kolore nagusia urdina da, gorriarekin konbinatzen dena askotan, irratia eta telebista uztartzeko. Gero, kate bakoitzak bere kolore propioa dauka: ETB 1-ek gorria; ETB 2-k urdina; ETB 3-k laranja; ETB Satek gorria, urdin argia eta iluna (ETB K Sat-en kasuan K letra berde kolorekoa da) eta Canal Vascok urdina. Irratien kasuan, denek logo propioa daukate EiTBren logotipoaren berdina dena eta kolore urdinekoa da, baina i letrak gorriz dituzte. Gaztearen kasuan, borobil gorri bat da barruan letra zuriak dituena. Eitb.com-en kasuan orain arte beltza, gorria eta zuria nahasten izan badira ere, logotipo berria grisa da EiTBren logotipoa hartzen du ardatz.
kolorekorporatiboak.png
Urdina zeruaren errepresentazioa izan daiteke, txoriaren hegaldiaren askatasunarekin lotuta dagoen kolorea. Urdinak horretaz gain baina seriotasuna eta sinesgarritasuna ere ematen dio markaren logotipoari.
7.1.3. Egoitzen diseinua
EiTBk egoitzak eurak ere markaren identitate sendoa eraikitzerako orduan tresna gisa erabiltzen ditu. EiTBren Iurretako egoitza zaharretik (adreiluzkoa) berriago eta modernoagoetara igaro da. Miramoneko egoitzaren fatxada nagusia kristalezkoa da (barrualdea ez da horren modernoa), Bilboko egoitzaren kasuan ere antzeko eraikin bat da, oraindik modernoagoa. Barrutik ere punta-puntako diseinu eta instalazioak ditu eta estatuko erredakzio handiena da Bilboko egoitzakoa. Gauza bertsua gertatzen da beste egoitzekin, Iruñekoa kasu.
7.2.- ELEMENTU UKIEZINAK
7.2.1. Markaren balioak
Azken txostenaren arabera (2010-13 plana) honakoak dira EiTBren balioak, nahiz eta aurretik beste balio batzuk ere izan, besteak beste, euskalduna izatea.
  • Profesionalak: hobekuntza eta berrikuntzarekiko apostua geroz eta emaitza hobeak lortu eta sinesgarritasuna izateko.
  • Zintzoak: ondasun publikoak modu eraginkorrean erabili eta administratzeko orduan leial eta gardenak izatea, gizartearen zerbitzuaren alde.
  • Talde izaera: proiektuarekin denak bat etortzea.
  • Hurbilak: beraiekin harremanetan jarri nahi dutenei arreta osoa eskaini.
  • Arduratsuak: Zer egingo duten esan eta hori betetzea dute helburu. Kode deontologikoa errrespetatuz. Aldaketarako irekiak: aldaketek aukerak ekarri eta berauok ahalik eta ondoen aprobetxatzea da EiTBren balioetariko bat.

Hemen aurkituko dituzu EiTBko logotipo gehienak