6. Egungo azpiegiturak

EiTB taldeak bi egoitza nagusi ditu gaur egun: Bilbokoa San Mamesen eta Donostiakoa Miramonen.

bilbo.png
irudia 4 Bilboko egoitzaren kanpoaldea

Erakus-azoka zaharreko 7 eta 8. pabilioietan kokatuta dago EiTBren Bilboko egoitza. San Mames futbol zelaia, EHUko ingeniaritza fakultatea, Termibus eta Basurtoko Ospitalearen erdian. 15.000m2-ko instalazioak dira. Balmi deituriko egoitza honetan, Bizkaiko ogasuneko eta beste komunikazio enpresa batzuen bulegoak ere badaude, nahiz eta sarrera desberdinak eduki. Eraikuntzaren ezaugarri garrantzitsuena 150 m luze eta 30 m zabaleko erredakzio bateratua da. Bertan daude eitb.com, ETBko albistegietako lantaldea eta Radio Euskadiko lantaldeak. Zuzendaritza ere Bilboko egoitzan dago.
Hiru plato daude 275 m2-ko bi Gaur Egun eta Teleberria grabatzeko erabiltzen direnak eta 350 m2-ko beste hirugarren bat. Erredakzioan ere set txiki bat dago bertatik saio bereziak egiteko. Han egiten dira Gauberri eta Euskadi Directo saioak. Bertan daude EiTBko jarraitasun kontrolak eta edizio, elika, grafismo eta beste hainbat postprodukzio gela.
erredakzioa.png
irudia 5 Bilboko erredakzio bateratua

kontrola.png

irudia 6 Bilboko egoitzako kontrol zentrala

Donostiako Miramoneko egoitzan 800 m2-ko bi estudio daude, 300 m2-ko beste bat eta 100 m2-ko beste bi plato txiki. Postprodukzio eta grafismo gelak ere badaude. Tailerrak, aroztegia, eta dekoratu eta atrezzoko almazena ere bertan dago. Euskadi Irratia eta Gaztea irratiak bertan daude eta DIGIBAT interkonexio sistemaren bitartez Bilboko erredakzio zentralarekin batera egin dezakete lan.
miramon.png
irudia 7 Miramongo egoitzaren kanpoaldea

Bi egoitza nagusi hauetaz gain, beste korrespontsalia edo egoitza txikiago batzuk ditu Euskal Herrian (Gasteizen, Iruñan eta Baionan) eta Euskal Herritik kanpo Madrilen (Espainia) eta Bruselan (Belgika).
Hemen EiTB taldeko hainbat helbide eta kontaktu interesgarri aurkituko dituzu.