5. EGUNGO ANTOLAKETA

5.1. Aurrekontua eta finantziazioa
EiTB taldeak bi finantzazio bide nagusi ditu:
  • Alde batetik, publizitateko diru sarrerak
  • Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako transferentziek publizitateko diru sarrerak betetzen ez dituzten beharrak ordaintzen dituzte.
Hala ere, gaur egun publizitate finantziazioa gero eta urriagoa da, eta Eusko Jaurlaritzako transferentziak gero eta zorrotzagoak dira, eta badirudi ezin izango dituztela gaur egungo modeloa eta erreforma teknologikoak estali.
Hurrengo grafikoetan aurrekontuaren aldaerak ikus ditzakegu azken urteetan (zenbatekoak 000€):

TELEBISTA
Urtea
Inbertsio aurrekontua
Ustiapen aurrekontua
Diru sarrerak
Langile kosteak
2006
14.202
124.617
30.631
31.238
2007
32.563
132.363
26.033
33.240
2008
13.861
146.558
27.009
35.903
2009
10.929
147.813
19.587
38.007
2010
7.810
144.762
19.358
38.611
Datuen iturria: SLNE Tableronde enpresak eginiko txostena.
IRRATIA
Urtea
Inbertsio aurrekontua
Ustiapen aurrekontua
Diru sarrerak
Langile kostuak
2006
338
20.800
5.310
9.799
2007
922
22.026
5.710
10.238
2008
72
23.857
5.920
11.188
2009
563
24.432
5.262
12.290
2010
269
25.308
4.814
15.357
2011rako aurreikuspena
Urtea
Inbertsio aurrekontua
Ustiapen aurrekontua
Diru sarrerak
Langile kostuak
2011
10.000
174.050
27.657
61.096
Azken urteetako datu negatiboak ikusiz, EiTB-k Tableronde SLNE enpresari txosten bat eskatu zion. Txosten horretan aurrekontu eta gastuen inguruko ondorioetako batzuk hauek dira:
  • Eraginkortasunaren Hobekuntza Plan bat martxan jarri behar da, pertsonalaren kostea aurrekontu totalaren %30era mugatzeko. Objektibo nagusia kosteetan 9 milioi euro aurreztea da.
  • Horretarako langileak erretiratzea eta behin behineko kontratuak murriztea proposatu da.
2011ko apirilaren 24ean EiTBko zuzendaritzak Administrazio Kontseiluan azaldu du EiTB taldearen aurrekontua 2012an 11,9 milioi euro murriztuko dela 2011ko aurrekontuarekin alderatuta. Horrenbestez, taldearen ustiapen aurrekontua 177,5 milioi eurotik 165,6 milioira pasatuko da. Inbertsioei dagokienean berriz, 10 milioitik 8ra.
Gastuen aurrekontua -ustiapen aurrekontua- 11,9 milioi euro murriztearen arrazoiak bi dira: Kultura Sailaren diru laguntza 134,1 milioi eurotik 123,9 milioira gutxitzea eta berezko diru sarrerak gutxituko direnaren ustea (31,1 milioitik 28,2 milioira).
Murrizketa guzti hauei aurre egiteko EiTB taldeak aurrezte eta herstura plan bat ezartzea erabaki du. Plan honek hainbat puntu biltzen ditu:
  • Ustiapen sailean aurrezteko neurriekin jarraituko dute, bai, kanpo zerbitzuen kontratazioan, bai, gastu orokorretan.
  • Hornikuntzan, ekoizpenaren euskarri eta laguntzari dagozkion zerbitzuetan aurreztuko da. Programazioan murrizketa hori igarri ez dadin saiatuko direla nabarmentzen da ohar horretan.
  • Hurrengo atalean pertsonala sakonago aztertuko badugu ere, esparru honetako murrizketak nabarmenak izango dira.
EiTB taldearen 2010eko txostenean hainbat datu interesgarri ematen dira. Iaz ETB 1ek barpe produkzioan urteko 6.606 ordu ekoitzi zituen. ETB 2k 3859 eta ETB3k 2519. Telebista emisioaren orduko kostua 5134 eurokoa izan zen bataz beste. Irratien kasuan orduko emisio kostu hori 569 eurokoa izan zen.

5. 2. Pertsonala
EiTB taldeak 1034 langile ditu guztira, bere taldeko enpresetan banatuta. Honako taula honetan agertzen den moduan:
Esparruak
ETB
Irratia
Multimedia
Taldea
GUZTIRA
Admin./Zuz.
12
16
1
78
107
Albistegiak
135
220
19
0
374
Operazioak
484
53
0
16
553
GUZTIRA
631
289
20
94
1034
EiTBren azken urteetako esternalizazio prozesua dela eta kanpoko langileak kontratatzen dituzte ekoiztetxeek programetarako. Horrela EiTB taldeko langile asko eta asko ‘zereginik gabe’ daude eta Tableronde SLNE enpresak langileen berrantolaketa bat proposatzen du beste neurri batzuen artean. Txosten honetan halaber, pertsonalaren aurrekontua %30a baino gehiago ez izatea gomendatzen da. Gauzak honela, 150 bat langile kaleratzea proposatzen du, aurre-erretiro eta behin behineko baldintzetan lanean ari direnak. Azken hauen kaleratzea enpresari merkeago ateratzen zaiola ere zehazten du. Txosten honen arabera 140 pertsona inguru daude aurre-erretiroa hartzeko moduan eta 200 langiletik gora dira behin-behineko kontratua dutenak.
Aurrekontu eta finantziazioaren puntuan azaldu bezala, pertsonal saileko gastuak 2011ko aurrekontuarekin alderatuz 2,9 milioi aurreztuko dira. Gastu orokorraren %35, hots, 58,2 milioi euro. Soldatak mantenduko badira ere, batez besteko langile kopurua jaitsiko dela azaltzen da, batez ere, lehen aipatu txostenaren gomendioari jarraiki, behin behineko langileak kaleratuz.
Beste datu interesgarri bat, EiTBko langileen lanerako hutsegite-tasa %3,19koa izan zela 2010. urtean.
5. 3. Kontratu programa
Kontratu programa, EiTBk Eusko Jaurlaritzarekin akordatzen zuen ituna zen, komunikabidearen finantzazioa erabakitzeko. Europar Batasunean sistema hau erabiltzen da. Bertan, 4 urterako helburuak eta aurrekontuak jasotzen ziren. Hauek ziren bere helburuak:
- Programazio plurala, sinesgarria eta dibersoa lortzea.
- Emisio internazionalak eskaintzea, euskal kultura zabaltzeko.
- Espazio publikoa jorratzea: instituzioak eta parlamentua, hezkuntza, arazo eta zerbitzu sozialak...
- Komunikabideetan euskararen erabilera indartzea.
- Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorea indartzea.
- Aurrerapen teknologikoetan parte hartzea.
Kontratu programan ekarpen publikoaren zenbatekoa erabakitzen zen, eta balantze ekonomikoak defizita ez sortzera behartzen zen.
Gaur egun EiTB-k bizi duen egoera larriaren ondorioz, Blanca Urgell kultura sailburuak eta Alberto Surio EiTBko zuzendari nagusiak, Gasteizen 2011ko urriaren 3an, EiTBren Kontrol Batzordean iragarri zuten kontratu programaren formula ez dutela erabiliko hemendik aurrera.[1]
Erabaki honek polemika handia sortu du Euskal Herrian, kontratu programa EiTB-ren euskarri garrantzitsua zelako. Euskal ekoizleek adierazi dute erabaki hau atzerako pausua dela, irrati eta telbista publikoak orain arte, ikus-entzunezko sektorean inbertitzeko zuen betebeharra ezabatzen delako. Gainera, adituek diotenez, kontratu programa gabe bizirautea bakarrik lortzen da, ezin da aurrera egin, ezta hobekuntzarik burutu.[2]

5. 4. Plan estrategikoa
EiTBren azkenengo plan estrategikoa 2010eko apirilean egin zen eta 2010etik 2013ra bitarteko Euskal Irrati Telebistaren estrategia zen izango den laburbiltzen du. Gogoeta hau egiteko hirurogehi pertsona baino gehiagok parte hartu zutela adierazi zuen Alberto Surio EiTBko zuzendaria nagusiak bere garaian.
Plan estrategiko honetan, EiTBren eginkizun, ikuspegi eta baioak biltzen dira. Bertan, EiTBren definizio bat ematen du: “EiTB Zerbitzu publiko multimedia bat gara, hiru konpromisorekin: balio demokratikoak, euskal gizartearen pluraltasuna eta gestio gardentasuna”. Eginkizunei dagokienez bi dira nagusiak: pertsonen bizitza aberastea (informazio eta entretenimenduan kalitatezko eskaintzaren bidez) eta euskararen garapenean laguntzea.
Taula honetan biltzen diren puntuak lirateke estrategia plan hori gauzatzeko urrats edo ideia nagusiak, hau da, taldearen helburu estrategikoak (utopiak):
planestrategikoa.png

irudia 3 EiTBren plan estrategikoko puntu nagusiak. Iturria: Plan Estrategikoa 2010-13
  1. Informazio-liderrak telebistan, irratian eta Interneten
- Audientzietan eta singesgarritasunean lider izan behar. Ildo editorialak bat egin behar demokrazia eta erakundeen aldeko konpromisoa duen gizarte plural batekin.
- Sinergia gehiago lortu euskarri ezberdinen artean.
- Proiektuak
  • Kontseilu editoriala sortu.
  • ETBren Estilo Liburua prestatu.
  • Ekintza-plana ezarri: erredakzioen arteko koordinazio eta komunikazio hobea lortu.
  • ETB 2 kateko albistegia 7:00tan hastea
  • Berehalakotasuna, arintasuna, hurbiltasuna eta sinesgarritasuna hobetzeko plana.
  1. Posizio lehiakorra telebistako, irratiko eta Interneteko erreferentzia-programetan.
- Publiko handiei zuzendutako eskaintza multimedia bat eratu.
- Euskarri ezberdinak erabili: sare sozialak, gai propioak…
- Proiektuak
  • Edukilab sistema
  • EiTB nahieran on demand telebista eta irratia (eitb.tv)
  • Gidoi faktoriaren 2. Edizioa antolatu EIKENekin lankidetzan
  1. EiTB markaren nagusitasuna
- EiTB euskal marken Top 5-ean kokatu eta finkatu
- Ondoen baloraturiko hedabidea izatea (kualitatiboki liderrak)
- Lovermark arloan euskal enpresen erreferentzia izatea.
  1. Euskarazko kanalen birdiseinua
- Euskarazko eskaintza kanal eta target-en edo xede-audientzien arabera zatikatzea (ETB1, generalista edo orotariko kanala; ETB 3 haur eta gazteentzat; ETB 4 kirolak)
- Euskara Zerbitzu bakarra EiTBrako.
- Erdal kateetatik euskarazkoetara igarotzeko gonbita.
  1. Pertsonen inplikazioa
- Barne-komunikazio sustatu.
- Berdintasun politika sustatu.
- Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak garatu.
  1. Berrikuntza eta bikaintasuna
- Arriskuak hartzea eta akatsa baimentzea.
- Enpresaren malgutasuna bultzatu.
- Zerbitzu publikoa zer den berridaztea.
- Berrikuntza-foro zabal bat eratzea.
  1. Talde-sinergiak
- Lan egitura berriak sortu behar. Prestakuntza sustatu behar da.
- Motibazioa behar da.
- Fokalizazioa.
  1. Teknologia eta banaketa
- Aplikazio teknologiko multimedia bat garatu.
- Modu berri bat sortu disziplina-arteko taldeetan aritzeko.
- EiTBren edukiak banaketa-sistema edo –lehio berrietara egokitu.
- Berezimen handian produzitu eta banatzeko sistemak.
- Interneteko telebista.
- Proiektuak:
  • Eitb.com garatu[3]
  • Hurrengo programa kontratuan berezimen handia sartu
  • On demand telebista 2009ko iraila baino lehen ezarri

EiTBren 2010-2013 estrategia planeko helburuetariko asko ez dira bete, besteak beste, markaren nagusitasuna lortzea, audientziarekin bat egitea... Beste batzuk ordea bete egin dira sarearekin lotutakoak, besteak beste, eitb.com berria sortu da eta honekin on demand telebista -‘eitb nahieran’- sortu da. Baina ez da plan estrategiko hau betetzeko berebiziko ahaleginik egin edo ez da behar bezala aplikatu. Esan beharra dago, 2011ko urriaren 24an Zuzendaritzak Administrazio Kontseiluan 2011 urte amaierarako ETB berezimen altuan emititzeko erabakia hartu zuela. Hainbat kanpo ekitaldi eta ekoizpen propioko emanaldi definizio altuan ematen saiatuko dira. Horretarako berezimen altuko teknologiaz hornitutako unitate mugikor bat prestatu da, edukiak ekoitzi ahal izateko. 2011ko urte amaieran ETB HD kanala sortuko da eta kable bidez ikusi ahal izango da Euskaltel-en bidez. 2012an zehar LTD bidez emitituko dute HD seinalea.
Ondorioen atalean sakonago aztertuko dugu EiTBren egungo egoera zerk eragin ahal izan duen eta zein irtenbide eman daitezkeen.

5. 5. Audientzia
Azken urteetan EiTBren audientzien inguruko informazioa lortzea oso zail bihurtu da. Egia da baina, azkenengo urteetan audientziak nabarmen egin duela behera. ETB 1-en sharea %1,7koa izan da 2011ko irailaren 1etik 25era bitartean. ETB 2-rena zertxobait altuagoa izan arren, (%7,4) oso baxuak izan dira. EAEn telebista kate ikusienen artean egotetik nabarmen egin du behera euskal telebistaren gaztelerazko kateak. ETB3-k berriz, %0,9ko audientzia izan du. ETB Sat, ETBK Sat bihutzearekin %0,5 bat baino ez du lortu.
grafikoa1.png

Grafikoa 1 Euskadiko Sharea: 24 ordu

Hainbat izan daitezke audientziek behera egin izanaren arrazoiak. LTDaren etorrerak berekin ekarri ditu hainbat eta hainbat kanal tematiko. Hori dela eta audientziaren fragmentazioa gero eta handiagoa da. Beste arrazoi bat ETBk fikzio eskaintzarik ez edukitzea izan daiteke. Egun, Goenkale da ETBko produkzio propioko telesail bakarra (Pausoka Entertainment-ekin elkarlanean ekoizten duena 1994az geroztik). ETB 2-n Vaya Semanita da fikziozko programa bakarra eta ETB1-en Finlandia ere eskaintzen dute. 2010ean Mugaldekoak, Go!azen eta Euskolegas telesailek audientzia datu onak izan arren, EiTBko zuzendaritzak ez berritzea erabaki zuen, dirurik eza argudiatuz. ‘El Conquis...’ eta kirol emanaldi batzuek (Champions League, Pilota...) ere ETBko bataz-besteko ikusle-kopuruak gainditzen dituzte. Albistegien ildo editorialak ikusleenarekin bat ez egiteak ere audientzien beherakada ekarri du. Telebista ikusteko modua bera ere aldatu egin da, egun, Internet bidez telebista kontsumoa areagotu egin da (EiTB nahieran izan da euskal irrati telebistaren apostua).
EiTB.com atariak egunean 50.000 erabiltzaile bakar ditu gutxi gora behera. Bisita gehienak google eta beste bilatzaile batzuetatik jasotzen dituzte. 2011ko urtarriletik abuztura bitartean webguneak 1.003.441 erabiltzaile bakar izan ditu. Iazko urtearekin alderatuz gero bisita askoz gehiago izan ditu webguneak.

grafikoa2.png

Grafikoa 2 EiTB.com-en erabiltzaie datuak. Iturria: EiTB

Irratien kasuan audientzien beherakada ez da horrenbeste igarri. AIMCren Estudio General de Medios (Año móvil octubre 2010-Mayo 2011)ren arabera. Radio Euskadik %1,2ko sharea du eta Euskadi irratiak berriz, %0,6ko sharea. Gazteak berriz, %0,5eko sharea du bataz beste ikerketa honen arabera. EiTBko publizitatea kudeatzeaz arduratzen den ?¡”Expressive enpresak iragarleei ematen dizkien datuetan EGMko 2. urte mugikorraren arabera (2010) 64.000 entzule metatu izango lituzke euskadi irratiak. CIESeko 1. audientzia metatuen datuen arabera 98.000 entzule izango lituzke 2010ean. Entzuleen target-ari dagokionez, 35 eta 65 urte bitarteko helduak dira gehienbat. Goi mailako ikasketak dituztenak eta euskal hiztunak.
Radio Euskadiri dagokionez. CIESeko 1. audientzia metatuen datuen arabera 192.000 entzule ditu eta EGMren 2. Urte mugikorreko 2010eko datuei erreparatuz gero 158.000 entzule. Targeta euskadi irratiaren berbera da, baina erdal hiztunak dira nagusi. Gaztea irrati formulak CIESen urteko lehenengo hiruhilabeteko 2010eko audientzia metatua 110.000 entzulekoa litzateke. EGMren 2010eko bigarren urte mugikorreko datuak kontuan hartuz gero baina, 86.000 entzulekoa. ?¡”Expressive enpresak ematen dituen datuak Hego Euskal Herriko lurralde guztiak hartzen dituzte kontuan (Bizkai, Gipuzko, Araba eta Nafarroa).
EiTBren 2010eko txostenean urte horretako audientzia meetatuak ere ematen ditu. Hona hemen laburpen grafikoak:

grafikoa3.png

Grafikoa 3 Audientzia metatua telebistan. Datuak: SOFRES

grafikoa_4.png

Grafikoa 4 Audientzia metatua irratian. Datuak: CIES (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa)




[1] Albertso Surio: “No tiene sentido un Contrato Programa que pudiera verse alterado cada año a tenor de la coyuntura económica y de las exigencias presupuestarias”.
[2] Honen harira, EiTBko zuzendaritzak 2011ko urriaren 24an Administrazio Kontseiluaren aurrean argitu zuenez, ETBko emisioak urtea bukatu baino lehen berezimen altuan emititzeko asmoa daukate.
[3] 2011ko abuztuaren 30ean jarri zen beta fasea martxan.