2. SARRERA

Euskal Irrati Telebista (EiTB), 1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bere baitan hainbat enpresa ezberdin biltzen ditu taldeak:

EUSKAL IRRATI TELEBISTA
Eitb_logo_2010.png
Eusko Jaurlaritzak 5/1982ko maiatzaren 20ko legearen bidez sortu zuen, Autonomia Estatutuan jasota zegoen eskumenean oinarrituta. EiTB funtsezko zerbitzu publiko moduan jaio zen, euskal herritarrak informatu eta hauen parte hartzea sustatzeko asmoarekin. Baita hezkuntza-sistemarekin lankidetzan aritzeko bitarteko modura eta euskara eta eukal kultura sustatzeko. Hau da EiTB taldea osatzen duen enpresa nagusia, bere baitan biltzen ditu taldearen zerbitzu komun guztiak. Enpresaren jabea Eusko Jaurlaritza da %100ko partaidetzarekin.

EUSKAL TELEBISTA, SA
Euskal_Telebista_SA_logoa.png
Telebista ekoizpen eta emisioaz arduratzen den enpresa da. Hainbat telebista kate biltzen ditu bere baitan:
ETB 1, ETB 2, ETB 3, ETB SAT (Mundu osoan emititzen duena), ETB K SAT (kirol eskaintza) eta CANAL VASCO (Amerikan emititzen duena). 2010ko abenduaren 10era arte Betizu izeneko kanal bat ere bazegoen Euskaltel-en kable bidezko telebista bidez ikusi zitekeena.

EUSKO IRRATIA, SA
eusko_irratia_logoa.png
EiTB taldeko irratiko edukiak emititu eta ekoizten dituen enpresa da. Radio Vitoria SA ere berak gestionatzen du. Eusko irratia enpresa honako irrati kateak ditu:
Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, EiTB Musika.

RADIO VITORIA, SA
radiovitoria_logoa.png
EAJ-62 Radio Vitoria, 1934ko irailaren 30ean sortu zen eta 1981eko abenduaren 24an Eusko Jaurlaritzak erosi zuen irrati emisora hau, EiTB taldearen barruan sartzeko. Egun, Arabako albisteak dira bere programazioaren ardatz nagusia.

EITBNET, SA
eitbnet.png

Internet bidezko edukiak zein EiTB taldeko webguneak kudeatzeaz arduratzen den enpresa da. 2004an sortu zen Interneti esker ziberkazetaritzak hartu zuen indarraren ondorioz sortutako eskariari erantzuteko. Enpresa honek kudeatzen du www.eitb.com ataria. Bere esku zegoen www.eitb24.com webgunea, harik eta 2008ko urriaren 10ean, informazio eta albisteak eitb.com-en egituraren barruan sartu ziren arte. Egun, ‘eitb nahieran’ (www.eitb.tv) kudeatzeaz ere arduratzen dira.
Eitbcom_logoa.jpg